Ertamerika

2013/09/21

Kuba. Lehen hamabostaldia

JOSE

Boyerosen, aireportu ondoko lehen herria, bizi da Jose, ta afal ondoren bere bizitzari errepaso bat ematen dio. Bera, lan askotan aritu da: arrantzale, itsasontzietan mantenimendu lanetan, soldaadutzan abiazioan aritu zen ta hori utzita aeroplano ta tamaina txikiko hegazkinekin ere. Fisikako unibertsitateko ikasketak egin zituen baina benetan gustatzen zitzaiona medikuntza zen. Ez zuen hori aukeratu ta gerora damutzen da: 'familiak esan zian hobe nuela abiazioan jarraitzea ta amore eman nuen. Ez naiz inoiz ausarta izan, aldaketen beti muzin ematen diet'

Joseren begiradan tristezia eta ainorantzaz betea dago, bere bizitza beste bat izango zen baietz esan izan balio aukera horiei. 62 urte ditu ta laister jubilatuko dela dio, bera jada nekatuta dago, oriminak barrutik erretzen dio. 'aukerak behin aurkezten dira, hartzen dituzu momentuan edo betiko joan zaizkizu' Behin ta berriz errepikatzen du lelo hau.

23 urte zituenean bere bzitzari 180 graduko aldaketa emateko aukera aurkeztu zitzaion. Galizian (Vigon) itsasontzi kubatar baten konponketan ari zela, bera baino 10 edo 12 urte helduago zen emakume oso aberats batek berataz maitemindu zen: 'atseden egun batean, nire lankide batekin hondartzara joan nintzen. han bi neska ziren ta hizketan hasi ginnen' nii horietako batekin hasi nintzen ateratzen, diru mordoa zuen. bitxien, perfume etabarreko denda kate handiko jabea zen. Nitaz maitemindu zen, berekin ezkontzeko eskatu zian. behin bakarrik aurkezten zaizkizu aukerak, edo hartzen duzu edo aio, onerako ala txarrerako' ' behin lanean ari nintzela arduradunak deitu zidan emakume bat nuela zain esanez. ferrari gorri batekin portuan zegoen nire zai. hotel batera joan ginen. ikusi behar zenuen niire lankideen aurpegiak' dio ta begiek dirdir egiten diote.

Alaba sikiatra da, berak hartu ez zuen biidea aukeratu zuen ta Habanan bertan egiten du lan, ospe ona duela medikuen artean. alabaren senarra, berriz, Angolara joan zen ta hiru urte darama han. Baina alabak ez du Kubatik irten nahi. Gaua aurrera doa ta gure aurretik neska gazte bat pasatzen da, short bat ta kamiseta tiradun batekin jantzita, irrifarre maltzur batekin botatzen du, "?has visto? Bai, aukerak pasatzen dira ta denbora ere bai. Lotara noa.



PLAYA BARAKOA  “Radio reloj, 6:43 minutos  de la tarde. “
Gaur Boyerosetik atera eta Habanaruntz abiatu gara, lagun bat bisitatu behar genuen eta. Peso kubatar batzuk atera ditugu ahala nola (diruarekin kriston lioa daukagu;  Euroak, Mexikar pesoak, Kubako CUCa, kubatar pesoa…) eta kabina telefonikotik deitu diogu.

Jarraian, bere etxera joan eta berriketan egon gara, kafea edanez eta Guayaba eta Mango futak lehen aldiz dastatuz (atzo aguakatea ere jan genuen). Oso ondo etorri zaigu bisita hau ze hainbat kontaktu eman dizkigu irla honetako txoko ezberdinetan. Oso tipo jatorra.


Agurtu ondoren, martxan jarri gara. Bidean zehar kotxeen ke ugari arnastu behar izan dugu, baina gustora joan gara, horrelako leku gutxi baitaude munduan.  “Plaza de la revolución” pasa ondoren, Habanako malekoira jeitsi eta Barakoara etorri gara.
Orain kostako herri honetan gaude. Orain Manolo eta Rosaren etxean egon gara. Esan digutenez, hemendik euskaldun asko pasa izan da, beraien etxe aurreko eliza ere euskaldun batek egin zuen.  “Orain egoera hobea da, sistema zerbait ireki da eta komertzio txikiak baimenduak daude. Hala ere, hilabetean oso gutxi irabazten dugu” diote. Inbidia sanoa dute, guk bidaiatzeko aukera baitugu baina beraientzat Espainiara joateko hegazkin txartel bat erostea ezinezkoa da. Hau dena irribarrea galdu gabe esan digute, umorez.
Hala ere, guk inbidia diegu. Beraien bi pisutako etxea, itsasoaren ondo ondoan dago. Kulunkatzen den aulkian eseri eta itsasoa entzunez erlajatzeko bikaina. Hemen bizitza lasaiagoa da, eta “horrek ez du preziorik” esaten diegu guk beraiei.

Kanpismo POPULAR

Egun kuriosoa gaurkoa. Playa Baracoatik irten ta Marieletik pasa ondoren Las Terrazas Eko museoa den herrirra hurbildu gara. Gertu genuen herri hau baina herrixka bateko andreari kasu eginez hiru kilometro desbideratu gara, kanpismo batean atseden hartzera ta lo egitera.

Hirurak aldera iritsi ta hasieran aspertzeko kezka bagenuen ere lotara gaueko hamaiketan joan arte ez dugu "atsedenik" izan. Hiztunak dira oso kubatar asko, bere alde izan daitekeen onura, baina batzuk ez dira era berean hain "entzule" onak. Jende mordoa ezagutu dugu, kanpismoko langile mordoa, gerente nagusiatik hasita (faltsukeriaren txapelduna izendatu genion Malenek eta nik) kustodioraino, zurikeriaren errege hau. Kuban beti izango zara turista,hori garbi eduki behar da hara joan aurretik, baina egun gutxitan asko ikasten ari gara, turista moduan nola jokatu kubatarrekin, geure onurako.

Habanako hankapaloen konpainiako bi anai ere ezagutu ditugu eta hauekin behintzat elkarrizketa kulturaren inguruan izan da. Musika, zinea eta abarrei buruz aritu gara ta une hauek betiko monotematik ihes egiteko balio izan digu. Ea gure Kubako jirako azken egunetan zortea dugun eta ikusten ditugun kale antzerkia egiten Habana Zaharrean. 

Autopistak Kanpismo hau Habana-Pinar del Rio autopistaren ertzean dago. Autopista diodanean ez irudikatu guk ditugun autopistak. Antzekotasun bakarra bi-hiru errail dituztela norantza bakoitzean, baina beste guztia diferentea da. Kotxea, kamioiak, autobusak ibiltzen dira bai, nahiz eta trafiko dentsitatea nahiko eskasa izan. Baina han normalak diren ibilgaluetatik aparte, bizikletaz lasai asko joan zaitezke, edo patinetean, baita zaldiz edo astoz, edo oinez, ez dago arazorik. Une batean zerbait ahaztu duzula gogoratzen bazara, ez kezkatu, ez duzu itxoin behar hurrengo irten gunerarte buelta emateko.Ezerk ez dizu traba egingo beste norantza hartzeko. Norantza biak banatzen dituen bi metro zabalerako belarrezko zorua errrepide bien altura berdinean baitago. Gainera gauez argirik gabe eta kontrako norantzan joan zaitezke, gu behintzat hala eraman gintuzten kanpismotik hiru kilometrora zegoen etxe batera afari plana egitera. Erokeri masokista bai, baina ez zen izan gure ideia, adrenalina pixka bat hasieran baina ohitzen zara, eta nahiz eta guri ez tokatu, garbi dugu beste autoren bat bere bide zuzenetik etorriko balitz laister pasako ginela gure bidera. Ta beste eroren bat argirik gabe gidatzen tokatuz gero? Eskerrak hori orain bururatu zaidala

TXIROAK

Orain arte ikusi dugunagatik Kuban ez daude pobreak. Ez dugu eskale bakar bat ikusi, ez jendea gaizki jantzita, edota kalean botata.



Ikasturtea abuztu bukaeran hasita edonon ikus ditzazkegu eskolak, txikiagoak edo handixeagoak, nekazal eremukoak txikiagoak, herrietakoak handiagoak. Normalean 5 urtekin hasten dira haurrak eskolara joaten, nahiz eta 6 urte bete arte ez den derrigorrezkoa. Haurrak ondo jantzita eta garbi garbiak daramate uniformeak. Ondotik pasatzen garenean 'good morning" edota "bye" ohiukatzen digute, ta guk, berriz, Aio edota "ikusi arte". La Palma herriko Bigarrenn Hezkuntzako eskola baten aurretik pasatzerakoan ikasleak eskola atarian daude ta hauetako mutil batzuk zera botatzen diote Maleni: "eres la mas fea de toda la secundaria". Nik ez det hori entzun, pixkabat aurretik nihoalako, baina Malenek kontatu dit aurrerago. Zergatik ez den geldittu eta erantzun esaten diot. Eskerrak gero arratsaldean bohio batean kafea hartzera gonbidatu gaituztenean bertako 85 urteko gizonak esan dion neska politenari botatzen diotela holakoak.

Eta farmaziak ta kontsultorio ugari ikusten ditugu. jende adinekoa osasuntsu ikusten dugu nonahi, bere kabuz mugitzen (noski, ondo ez daudenak ez dira hortik zehar pasian ibiliko). Hauetako zahar batek azaldu digu longebidade osasuntsuaren sekretua: egunean 6 aldiz jan behar da (gosaria, bazkaria, afaria eta 3 "merienda": goizekoa, arratsaldekoa eta goizaldekoa) eta lehenengo sintoma nabari orduko medikuarengana jo berehala. Pozik daude bai bertako medikuntza sistemarekin.

 Eta etxebizitzak. Etxebizitza normala planta bateko eraikin laukizuzena 100 metro karratu ingurukoak, atari estali bat eta patioa edota lur pusketa bat atzekaldean edo etxea inguratzen. Bertan oiloak, fruta arbolak, baratza txikia... Jadanik etxe atari askotan eseri gara itzalpean jugo bat edatera mezedoran kulunkatuz.

Guretzat une zoragarriak dira hauek. Edo oker nabil, eta esan beharko nuke alderantziz. Kubatar gehienak pobreak dira. Agian horrela da, gehienek ez dute karrorik, ez bizikleta martxa ezberdinekin, andrazkoak ez dituzte kolonia eta perfumeak, ez dute konputadorerik, autobus zaharretan eta kamioen kajetan mugitzen dira errepide batxedunetatik etabar. Ta turistei denek esango dietena "yo nunca podre pasar unas vacaciones en España" Bai, nondik begiratzen den eta zein balio ta printzipioak ditugun. Pobreak izango dira baina justizia sozialean eta duintasunean munduaren adibide onenetakoa da Kuba. Nondik ikasi badugu, orain gure "paradisua" erortzen ari zaigun honetan.


VENTANA AL VALLE: Kubatar Iraultzak behar duen arnasberritzea.

Miguel Angelek eta Daisyk kubako iraultzan sinesten dute. Horregatik ari dira lanean bere etxetik eta herritik, iraultzak bizirik jarrai dezan. Atarian dute etsaia. Etsai horrek duela 51 urtetik darama Kuban jaio zen saiakera askatzailea zapuztu nahian. Eta etsaiak ez du etsitzen, Kuba eredu eta ispilu delako kapitalaren menpekotasunaren kontzientzia hartzen duten herrientzako. Gaur egun Estatu Batuen helburu nagusia kubatarren kontzientzia iraultzailea desegitea da, inbasio saiakerak, sabotajeak, gerra bakteriologikoa... porrot egin ondoren blokeoarekin batera kapitalismoaren kontsumo sukarra, balio indibidualistak eta egoismoa zabaldu nahi du irlan. Eta turismo gune nagusietan nabaria da minbizi hori zabaldu daitekeela.

 Miguel Angel eta Daisy Viñalesen bizi dira eta bere etxean gune kultural komunitarioa eraikitzen ari dira. Bere bi alabekin (Adriana eta Malena) eta beste zenbait eragileekin Viñalesen turismoaren eraginez galtzen ari diren kultura tradizionaleko elementu nagusi batzuk sustatu nahi dituzte. Decimismo eta repentismoa, dantza,musika, kontalariak, antzerkia, literatura eta tertuliak, zine kubatarra, artisautza...Proiektu globala da eta batez ere haurrak dituzte begiko, ahaztu gabe helduak eta adinekoak.Herriko eskolekin eta gurasoekin harremanak dituzte eta ekintza kulturalak antolatzen dituzte (azkena abuztu bukaeran egin zuten herriko plazan). Ikastaroak ematen dituzte bere etxean antolatzen ari diren gune honetan. Adrianak dantza erakusten die haurrei. Ezagutu dugun musikari ezagun bat joaten da astean behin haurrei musika ikastaroak ematera etabar. Hortik aparte momentuz hilean behin ekitaldi ireki bat antolatzen ari dira.



Beren etxe inguruan duten espazio zabal batean egitura fisikoa, lokalak esan dezagun, eraikitzen ari dira. Oraindik asko dago egiteko baina 2014ko udarako bukatua egotea espero dute. Areto nagusia, tailerrentzako lokalak,entsaio eta ikastaroentzakoa, alberge txiki bat, baratza... ez dakigu zerbait ahazten dugun. Esaten digutenez Gaztetxe antzeko bat izan daiteke, ez da Gaztetxe bat baina euskaldunok ulertu dezagun jartzen du adibide hori. Egongelan jarrita duen Kukutza gaztetxearen argazki haundi bat erakusten digu. Bera, Miguel Angel, Euskal Herrian izan baitzen 2008an eta harremanak ditu Euskadi-Kuba elkartearekin eta gure herriko beste zenbait kultur eragilekin.

Eta Euskal Herria gogoan du Auzo Egitasmo honetan ere. Gure herriari eskeini nahi dio bere txokoa proiektu honetan eta horren adibide erakusten digu Sarriren 'Somos moros entre la niebla?', Cabacasen heriotzaren inguruko dokumentala, bertsolari txapelketa nagusiko dvd-a etabar. Anekdota gisa abuztuan herriko plazan egindako ekiltaldian bertsolari bizkaitar batek bota zituen bizpahiru bertso ikusten ditugu bere ordenagailuan. Lehenengo bertsoko poto nabarmenaren ondoren urduri egon zela esan zion berari eta honek "porque? si no te entendio nadie?" Bere etxe atarian Kubako bandera du zintzilikatua ta kontatzen duenez abuztura arte ez zen hori zuen ikur bakarra, ikurriña ta presoen banderolak zituen ondoan. Zer gertatu zen? Ez da zaila asmatzea. 'Espainiar turista' batek ezin izan zion bere amorruari eutsi ta handik kendu ta eraman zituen. Laister izango ditu berriro Kubako ikurrak geure ikurren konpainia.

Ventana al Valle, Viñaleseko bailara zoragarrian gorpuzten ari den kultur proiektu herritarraren izena, Kubako iraultzak arnasberritzeko behar duen herritar ekimen xume baina garrantsitzu bat. Ezagutu beharrekoa hemendik pasatzen bazarete.

VENTANA AL VALLE (Proyecto Comunitario)
C/ Sergio Dopico Nº 18, e/ Rafael Trejo y Final Viñales – 22400 – Pinar del Río – CUBA
Telefono: 0053 48 695408 Móviles 58233671 – 58263385
E-Mail: valleverde@cubarte.cult.cu
www.ventanaalvalle.org

NOEL 

MALEN: 

Gaur gizon berezi bat ezagutzeko aukera izan degu. Bailara honetan eskultore bat dagoela esan digute eta bi aldiz pentsatu gabe bere etxera bertaratu gara. Bizikletetatik jeitsi ta ate nagusitik sartu gera, egurrezko eskulturez betetako jardín batetik zehar. Etxeko atarian, bi emakumek egin digute harrera.

Gure jakinmina ikusita, Elainek (eskultorearen alaba, 18 urtekoa) bere aitaren obrak erakutsi dizkigu, guztiak oso misteriotsuak. Duten txokoa ere oso polita da, laku bat eta guzti du. Momentu horretan, aita ospitalean zegoen operazio bat dela eta. Gu bitartean, Elainerekin mendi batera igo gara, bertako bistak gozatzeko. Bidean parre ugari egin dugu, oso neska alaia baita. Gainera, Hodeiri begia bota dio, eta Kuban neska bat zain duela esateko esan digu.

Bueltarakoan, aita, Noel, etxean zen jada. Ezagutzeko aukera izan dugu ta sorpresa handia eraman. Izan ere, eskultorea izateaz gain, txamana ere bada. Berak dioenez, bere arbasoek pasa diote gaitasun hori. Begiradan nabaritzen zaio zerbait berezia duela, begi marroi-urdin batzuk ditu gainera. Inguru hauetako jende andana pasatzen da egunero berarekin kontsulta bat egitera. Kontsulta hau, txabola moduko batean egiten du: leku sakratua dela nabaria da, animali mitologiko, sinbolo… ugari daude bertan. Elainek esplikatu dizkigu bere aitak dituen gaitasunak. Pertsonen arazoak, sentimenduak, etorkizuna.. ikusi ahal ditzazke begiratu batekin.

Noelekin izan dugun elkarrizketa ere oso berezia izan da. Bizitzari buruzko hainbat aholku eman dizkigu eta Kubari buruz ere hitz egin dIgu: “Kubara sartzen zarenean hor garbi adierazten den hitza azaltzen zaizu –Sozialismoa. Nik horren atzean indarra hartzen ari den beste hitz bat ikusten dut –Kapitalismoa – Barrutik arra hazten eta hazten ari da. Ez dira 3 urte baino gehiago pasako hau guztia hondatzeko. Tristea da baina hori da ikusten ari naizena”. Berak, askok bezela, arazoa turismoagatik sortzen ari den desberdintasun ekonomikoan eta gazteen gusto edo ohituren aldaketetan nabari du. 









PELLO 
Egurra landuz eskultura handiak eta txikiak egiten ditu. Bere etxea familiaren bizitokia zein bere lanaren museoa eta denda da aldiberean. Etxea, familiaren bizitokia den eraikina eta lursail handi bat osatzendute. Lursail horretan laku txiki bat, eraikitzen ari den egurrezko egitura eta guanoz egindako estalpea duen hiru gelako ta terraza bateko “hoteltxoa”, eskulturaz girotutako jardinak eta beste txabola bat. Txabola berezia da hau. Hor hartzen baititu bere kontsultara aholku eske doazen dozenaka eta dozenaka lagun. Izan ere, Noel, eskultore izatetik aparte txamana da. 


Bere alaba den Elainek erakusten  digu bere santuarioa. San Lazaro irudikatzen duen eskultura handi bat  dago sartu eta eskubira. Gero animalia mitologiko asko, ur bedeikatua duten bi edalontzi, fondoko paretean begi bat eta beste irudi eta sinbologia asko. Txabola ilunpetan dago, atea delako kanporako gune bakarra, eta leku sakratua dela nabari nabaria da barruan hanka bat sartu orduko. Elainek azaltzen digu non eseritzen den bere aita, barne barnean aldarearen albo batean, eta laguntza edo babesa eske doanarena. 



Noel apendizitisetik operatua izan da duela bi egun eta etxeko atzekoaldean hartzen gaitu. Eserita dago eta kamisetarik gabe. Erakusten digu operazioaren zauria. Gizon gaztea da oraindik, berrogeitagutxi urte, eta indartsua. Bere bular iletsua aprobetxatuz gurutze kristau bat dauka bi lerro fin eginez ilea kenduta. Mulatoa da eta berak bazekien zergaitz zuen, baina bakarrik aurre egin nahi zion gaitzari. Azkenean minari amore eman eta joan zen Pinar del Río hiriburuko ospitalera. Medikuak galdetuta zersintomak zituen, Noelek esan zion apendizea handituta zuela eta moztu behar ziotela. Medikuaren harridura handia izan zen eta galdetu zion ea nola zekien. Noelek garbi esan zion, niregan argi hau jarri duten nire arbasoek esaten didate operatzeko berehala,  bestela nireak egingo duela. Halaxe egiaztatu zuen medikuak ta berehala egin zioten ebakuntza. 

“Ongia egiten ez badut berehala zigortzen naute”. Lanez lepo nago eta orain 2 hilabeteko atseden osoa hartzeko agindu didate. Nahiko kezkatuta dago turistentzako prestatzen ari den gunea atzeratuko zaiolako orain eta familia bere beharra duelako. Kubari buruz zera dio: “Kubara sartzen zarenean hor garbi adierazten den hitza azaltzen zaizu –Sozialismoa. Nik horren atzean indarra hartzen ari den beste hitz bat ikusten dut –Kapitalismoa – Barrutik arra hazten eta hazten ari da. Ez dira 3 urte baino gehiago pasako hau guztia hondatzeko. Tristea da baina hori da ikusten ari naizena”. Gero Miguel Angelek esango digu Noel oso eskultore ona dela baina politikaz ez duela asko ulertzen. Horra hor Kuba barruan bi ikuspegi desberdin.







ZAPARRADA

Noelen etxetik Viñaselera abiatu eta berehala zerua mehatxu bihurtzen da, nahiko behetik datorren laino beltzak garbi esaten digu berehala euri jasa tropikala gainera eroriko zaigula, eta ez da euria beldurtzen gaituena, erori daitezkeen tximistak baizik. Bapatean dena ilun kolorea hartu du eta Maleni oihu egiten diot “hor eskubitara hartu,baserri bat dago”. Baserrira sartzen ari garenean lehenengo tanta lodiak erortzen zaizikigu baina iritsi gara.

- “Nos podemos guarecer aquí hasta que escampe?” Atarian dagoen andreak barrura sartzeko dio.
 - “No, no, nos quedamos en el porche”. - Pasen, por favor y así saludan al abuelo que se cayó y rompió el homoplato. Tiene 102 años.


Barruko ilunpetik 18 urte inguruko neska baten burua atean agertzen zaigu, bihotzak buelta oso bat ematen dit. Azal leun zuri-zuria du, hotza, marmolezkoa dirudi, expresibidade gabea. Bere ilea kontraste itzela egiten du, beltz-beltza, baina egoneza izugarria sortzen duena bere begirada da. Zaila da gure begirada berearenean mantentzea. Beldurra sentitzendut.

Azkenean sartzen gara, erdi ilunpetan dago dena eta jende asko dagoela ikusten dugu. Hor dago aitona, pijama jantzita aulki batean eserita eta besoa bularrean jarrita eskuzapi luze batekin helduta. Aurkezten gaituzte eta beste eskuarekin bostekoa ematen digu. Luzea eta argala da eta kainadatik ibiltzen ari zela nola erori zen aza
ltzen digu. Osasuntsu eta berriz kanpora ateratzeko grinez beterik dago. Jende adintsu asko ikusten ari gara Kuban osasun onarekin. Guayaba batzuk jan ondoren kanpoan atertzen ari da. Lagun batzukin gelditu garela eta berandu gabiltzalaren aitzakia jarri ondoren agurtzen gara. Ez nago lasai. Neskak ez digu begirada gainetik kendu hor egon garen bitartean

PERTSONAI HARRIGARRIAK

Bidaiaren hasiera harrigarria izaten ari da. Harrigarria, intentsoa eta sorpresaz betea. Agian Kuban hau gertatzea ez da izango hain arraroa baina guk, egunero-egunero, aurkitzen ditugu ahoa bete hortz uzten gaituzten pertsonak edo egoerak. Azkenak, Viñaleseko azken egunean. Ez bat, bi baizik. Gainera biak euskaldunekin lotura dutenak. Eta ez gara gu horien bila joaten garenak, bapatean ta gutxien espero dezun unean ta gunean azaltzen zaizkizu.


Afaltzeko ordura arte denbora egiten ari ginela, lorategi txiki bat ikusten dugu eta atea gurutzatu ta barrura goaz. Laister larogeitapiko urteko gizaseme bat azaltzen zaigu eta Euskal Herriko geografia politikoari buruz hasten zaigu euskadunak garela esan eta berehala. Jesus Arencibia da, eta munduko zientzilari ezagunenekin harremanetan dago. Erreztasun berdinarekin hitzegiten du gazteleraz, ingelesez, txinoz..hiru horietan hitzegin zigun behintzat, latin pixkatekin batera. Ez, euskaraz ez zigun hitzik esan, pena. Ordubetez ez zen isildu ere egin eta abiadura handiz eta ziurtasun osoaz hitzegiten zuen munduko geologiaren historiaz (fosilak, mineralak etabar) , gizakiaren eboluzioaz, ameriketako jatorrizko herrietaz, landaretaz eta medikuntza naturalaz. Oso jantzia zegoen gai hauetaz baina akats bat zuen. Gai hauetaz dugun mailarako, estratosferikoa egiten zitzaizkigun bere azalpenak. Museo bikaina zuen lorategi txiki horretan, Unescoren sari bat merezi izan zuena bidebatez esanda. Baina gu ordubetean betekada ikaragarria hartu genuen. Gero Miguel Angeli iritzia eskatu nion gizon honi buruz ta zera bota zuen: "asko daki baina burua joan egiten zaio".

Gero Ania eta Maria katalanekin afaldu ondoren Miguel Angel eta Daisyren etxera joan ginen kafea hartzera. Han zeuden etorri berriak ziren hiru euskaldun. Tartean Danel. Bakoitzaren bidaiaren gorabeherak komentatu ta gero, aluzinea etorri zen. Lasai, ez alkoholik eta ez aluzinogenorik ta holakorik. Danel portugaletearraren hitzak ziren aluzinogenoak eta ikara sortzen zutenak. Ez dakit nola den posible berari buruz orain arte ezer ez jakitea. Ez det hemen kontatuko berak esan zizkigunak, bakarrik esan antropologiaz ikaragarrizko esperientzia duela, tribu asko ezagutzen dituela, batez ere Papua Ginea Berriakoak eta Paskua irlakoa. Beste egun batean agian, edo hobe ez jartzea hemen, ze berak esan zigunez asko dauka idatzia baina oraindik ez du ezer argitaratu. Ez gara gu izango beraz, sekretutxo horiek zabaltzeko arduradunak. Berak erabaki beharko du noiz zabaldu esperientzia horiek.

Para ANIA y MARIA:

Cuando vengais a Euskal Herria hacemos otra cena. No es Cuba, ni somos cubanos, pero lo vamos a disfrutar igual. Visca los pueblos y trabajadores del mundo mundial

KUBARI BURUZ 

Gaueko 22:00ak dira ta gauero bezela begiek pisatzen digute. Gaur adibidez 100 bat km egin ditugu, orainarteko distantziarik handiena.

Astea aurrera doa ta ari gea kubako teknikak ikasten; janaria merke lortzeko beraien etxe atarietan saltzen dutenetik jan (oso "jugo"onak dituzte, freskagarriak "tukola", ogitarteko txikiak...) eta biderako egarria kentzeko iturriko ura eskatzen diegu, gero guk tanta berezi batzuekin desinfektatzen duguna.


Honetaz gain, ari gara kubatarrak hobeto ezagutzen. Oso jende irekia da, alaia... Nunbaiten eseri edo geldirik geratzen garenean segituan dugu norbait gurekin hizketan. Hori bai, hizlari bikainak dira baina oso entzule txarrak! Gainera, zoritxarrez, denek edo ia denek turista moduan ikusten gaituzte eta beti dute konturen bat guri dirua atera nahi izateko. Lehendabizi nongoak garen galdetzen digute eta guk "del pais vasco" erantzuten dugunean harrituta gelditzen dira edo "ah, de españa" diote ta jarraian, "alli se tiene que vivir de maravilla". Askok ere galdetu digute hango soldata zenbatekoa den eta beraien pena handiena, berearekin ezin izango dutela inoiz beste herrialderen bat ezagutu da. Gero etxera joan eta satélite bidez hango zein estatu batuetako kateak ikusten dituztenez, mundu faltsu baten ideia egiten dute. Hemen behintzat bankuak ez dio ondoko bizilaguna kalean utziko, adibide bat jartzearren, denak kondizio berdintsuetan bizi baitira. Hor dago balantzaren aldea

KUBAKO BIDEGORRIAK

Gaur San Antonio de los Baños herritik atera gara nahiko goiz ta kostaldetik pasatzen den bidearen bila joan gara. Nekazal lur emankor amaigabeak gurutzatuz pedalkadak lasai ematen lautada handi honetan. Bukolikoa zeharo. Oilo ta zerri haztegi handiak, azukre-kainaz betetako azalera kilometrikoak, prudukzio kooperatibak ta tarteka herri batzuk. Kamioi, traktore eta zaldiz edo idiz bultzatutako gurdi mugimendu dexente ere.



Baina guzti hau, berdetik aparte, kolore dominante batekin. Errepideak gorriz jantzita zeuden, hemengo lurraren kolorea. Lokatz geruza fin batez jantzia. Gauez badirudi euri dexente egin duela eta goizean nekazarien traktoreek gurdiek eta kamioiek barreiatu dute lur hori errepide buztietan. Lehenengo pedalkadatik hasita joan gara kamaleoien antzera geure geruza aldatzen eta inguruarekin mimetizatu gara. Helmugara iritsi garenean benetako indio azal gorriak ginen. Miamikin harremana duen familia batek hartu gaitu bere etxean, ordainduta noski, eta bertako gizonaren urtebetetzeak ospatzen ari ziren. Kasua da etxea ez zuela baimenarik logela atzeritarrei alokatzeko eta berehala esan digute afaltzera zetozen gonbidatuek guri galdetuz gero nor ginen familiaren lagunak ginela botatzeko. Ez da beharrezkoa izan, kanpora joan gara afaltzera eta. Gero andrea haserretu zaigu gu ere gonbidatuta geundela esan omen digulako. Gaizki ulertu bat. Gaur lehen aldiz biok probatu dugu ron pixkabat urteak betetzen zuen lagunak gonbidatuta. Ondo, baina berehala esan diogu nekatuta geundela eta logelara joan gara, pixkabat edanda bait zegoen bera ta jadanik ez zitzaion tutik ulertzen

GÜINES: ESKER ONEZ 

Gaur 80km egiteko asmoarekin atera bagara ere 20ra ez dira iritsi egin ditugunak, eta erdiak baino gehiago kamioi bateko kajan eginak. Eguna ederra zen gaurkoa, hemen eguraldiari buruz ari naiz ta ederra hemen lainotua eta lehorra esan nahi du. Atzoko lokatz geruza desagertuta, bazirudien ondo ibiliko ginela gaur.



 Berehala aldatu behar izan ditugu planak. Ez zen kilometroak egiteko eguna, baizik eta "pontxazoena". 4 aldiz, lau bai, zulatu zaigu gurpil bera. Lehenengo aldiz atera eta hiru bat kilometrora. Misterioa ez da arratsalde erdira arte argitu. Ohartzen eta ikasten ari gara hau dela normalidadea Kuban: anormalidadea. Ez ditut kontatuko zehatz mehatz egunaren gorabeherak. Bakarrik esan balio izan digula jakiteko Kuban ere badagoela asko laguntzen duen jendea ezer eskatu gabe. Zoragarriak benetan Roly bizikleten mekanikoa eta bere semea, duela urte batzuk Kubako txirrindulari talde bateko
partaidea izan zena. Gaur egun apikulturara dedikatzen dena. Egun osoa gu laguntzen ibili eta gero ez digute ezer onartu ordainez. Zoragarriak ere Reinier eta Rolando, Rolyren semearen lagunak. Arratsaldean eta gauean gurekin ibili baiitira kontu kontari. Reinier pizzerian arratsaldeko lana 3tan bukatuta bere laguna den Rolandorena joaten da berari laguntzera lana egiten duen banketxera. Biak ere txirrindulaz ibiltzen dira eta hor egon gara kontu kontari, egiten dituzten astebukaeretako ibilbideak eta izaten dituzten gorabeherak entzuten ere. Hauekin ere geratu gara astebukaera batean bizikletaz ibiltzeko. Ea lister den. Eta gero herria bera asko gustatu zaigu, anbiente handikoa eta kastakoa. Turistarik gabekoa, noski. Apuntatu izena: Güines. Joanez gero gurekin kontaktuan jarri eta bizikleta bat eraman, lagun ederrak aurkituko baidituzue hemen

PLAYA GIRON 

Playa Giron 1961eko apirilean Kubako iraultza zapuzteko inbasio saiakera bat eman zen Cochinoseko Badian, Playa Gironen. Gaur Jaguay Grandetik hasita Badia hau zeharkatu dugu.

Gosaltzen ari ginela (tortila ogitartekoa eta mamey jugoa) neska gazte batekin hasi gara hizketan. Yurislaydis Romero Hartemant 24 urtekoa eta 4 hilabeteko haurdunaldiarekin dagoena. Haurdunei ematen dizkieten laguntzak eskatzera joan da geunden herrira eskolaren baimenarekin. Andereño baita gertu dagoen nekazal eremuko eskola batean. Lehen Hezkuntzakoa, Arteko espezialitatearekin. Bera ibiltaria da beste hiru eskoletan ere. Eskola hau iraultza aurrekoa da esan digunez, eta horregatik eskolarekin batera maixu-maistraren etxea du itsatsita. Bera bertan bizi da bere aitarekin eta mutil-lagunarekin. Aita 30 urte bait darama maixu bezala eskola horretan.Amatasun bajaren inguruan ere hitzegiten egon gara, Kubakoa eta gurea konparatuz etabar.

Bizikletaz etorri denez ea bere etxe-eskolaraino dauden 4-5 km horiek berarekin egingo dugun galdetzen digu nahiz eta berak ezingo duen oso azkar joan. Guri ere ez zaigula komeni abiadura handiz joatea esan eta irribarreak barre zabalak bihurtzen dira. Zalantzarik gabe Kubak duen autentikoena bere jendea da. Nekazal eremuetan nonahi aurkitzen dena eta gune turistikoetan askoz zailagoa dena aurkitzen. Bizikletaz bidaiatzeak aukera zoragarri hauek eskeintzen ditu. Behin eskolara helduta, barrurako gonbitea egiten digu, eta etxera sartzeko eskolako ikasgela baten aurretik pasatzen gara. Bere aita zaborraren inguruan azalpenak ematen ari da baina ez diogu esaten ea sartzerik badugun. Konfiantza gehiago beharko genduke horretarako,jendeak eskeintzen duena hartzen dugu, ez gehiago. Errespetua oso inportantea da guretzat, Kuban eta edonon. Bere etxean hizketan jarraitzen dugu. Bi baso ur ateratzen dizkigu ta barkamen eske hasten da bere etxea hain xumea izateagatik. Kuban ezagutu ditugun etxeak gutxienez oso duinak dira hasteko, eta hori baina gehiago, guretzat gureak baina askoz ere egokiagoak direla bizitzeko esaten diogu: distribuzioa, espazioak mugitzeko, etxeko portxeak, atariak, atzeko eta inguruko patio, baratza edota guneak... Badaki Espainian etxebizitzekin ze arazo dauden, eta tamalgarria dela jendeak bere buruaz beste egiteraino iristen dela ikustea dio. Berak balio handia ematen dio iraultzak guztientzat ekarri dituen oinarrizko eskubideen bermea eta hori defendatzen jarraitu behar dela aipatzen du. Gustura dago horrekin. Izan ere, bere ikasketak osatu nahi ditu, eta horretarako aitaren eta mutil-lagunaren babes osoa du. Psikologia karrera egiteko eman du izena eta egun hauetan hasi berria da ikasketekin.

Bere aita ikasgelatik aterarazi du gu aurkezteko baina ezin du denbora asko gurekin egon klasera bueltatu behar duelako. Argazki bat ateratzen dugu hirurok eta harremanetan mantentzeko hitza eman diogu elkar. Ziur baietz. Ez digu ateratzen uzten platano batzuk eta aguakate bat onartu arte. Muxu bat eta lagun bat gehiago dugu Kuban. Zoragarria gaurko eguna ere

4 iruzkin:

  1. kontxo-kontxo hori abenturak hori..oso politak..emateu film bat irakurtzen aizeala(nire esperientzia urritik, sozialismoa existitzen dela baieztatze dezuelako,ez dalako utopia egingaitz bat jarraibide bat baizik munduaren etorkizunerako,ta Kuba ez dalako Estatu Batuen ta turisten prostibulo ta negozio bat).pena bat da Kubai buruz esan dituzuen gauza batzuk irrakurri izanak:Kapitalismoaren atzaparrek erangindako erralitatea(komertzio txikien irekierak, gazteen balore berrien zabaltzea , herritarrak bidaiatzeko eta ateratzeko dituzten zailtasunak arrazoi ekonomikoengatik etb.baino halere gizarteak iraultzak ekarritako ondorioak nabarmentzen jarraitzeu(ta hori oso positibua da, bizirik mantendu nahi bada)..emandako aurrepanenak etikoki, kulturalki eta sozialki.(Ernesto Guevarak esan zuen bezala, nahitaezkoa gizaki berriaren sorreran)alee famili ondo ondo segii !!malen holako baten zure aitan mobilea deitukoet..Gora Kuba asktatua eta sozialista!!!patria o muerte!

    ErantzunEzabatu
  2. ZORIONAK!!Malenentzat:
    gaur da eguna maitea..biok elkar ireki genuen atea..elkar egin genuen bidea..urtebete dira gure bihotzak bat egin zirela..ernaldu zirela..loratu giñela..eta ez dut ez damurik..ez eta adiorik..badakidalako zer nahi dudan..zerregatik borrokatuko dudan..ta zertan ez dudan amorerik emango..nire hiztegian hori ulergaitza baita, sinesgaitza.. eta kaka emango dudala?Noski eta asko gainera.. mundu bat maite zaitudalako ta oraindik eta zuk ere ilargi bat maite nauzulako..
    Zaituu maitia!egunero gogoratze naiz zuretaz..ez ahaztu.. Pablo Nerudan poema batekin despediuko naiz:''Si nada nos salva de la muerte..al menos que el amor nos salve de la vida''

    ErantzunEzabatu
  3. Hara, beldurturik sartzen dut sudurra, horren beste istorio polit etab. artean nola sartu ezer aurretik puzkatu gabe.
    Ondo, paria enbidi piskat ematen hasiak zarete. Gu hemen, betiko martxan, datorren astebueran Gudari Eguna tokatzen zaigu. Arranon aldaketak egitekoak dira, bazkal oztean itxi seirak alderarte eta horren trukez asteazkenetik aurrera afariak emateko asmoak dituzte, astebukaera artean.
    Imanolek gaur whatsaapez idatzi labur eta argazki bat ere bidali dit. Pena eman dit, argazkian zirudien bera bakarrik Saharako basamortuan galdua (Burgos inguruko lur lau lehorretan), urik gabe balego bezala eta arerioz inguratua. Honeri ere kaskarrean zerbait sartzen zaionean han zihak dena delakora.
    Poliitikaz ba espero genuena PNVek PSOEkin adostu dituzte Eusko Jaurlaritzako kontuak.
    Uda joan da eta pintxo poteoa beragertu da. Azken aldian ia egunero elkartzen gara petit comite (Anita, Aitor, Adriano eta astoa atzetik NI). Aniri Arrasaten lana atera zaio, ama izatera doan baten baja, segurazki ikastaro osorako.
    Nik dagoeneko 2. astea amaituta EHUn. Ainhoa Ezeizaren klaseetan murgilduta besteak beste (asma zak zer ematen digun? Noski zer bestela IKTak).
    Balkoiko baratza ni bezain hurbil zerutik, hazi baina gogoz hazi dira aurten. Orain azken txanparako Eki indartsua behar dute, eta ez joan den aste umela. Onerako iragarkiak ditugu eta...animo.
    Donostialadean zinema hasia da, eta ez det esango noraino haserretzen nauen horko txorrada glamuroso diruzaleak, kulturaren mozorroan ezkutatzen bada ere. Popatik...
    Tamalez 4. urtez EHU de culo y sin frenos. Goirizelaia hasia da diru ezaz kexu. Giroa makurra, andereñoak harriturik zigun, -zer gertatzen zaizue? zeharo ondoa jota ikusten omen gintuen.
    Azkenik ba erregea eta bere kastakoen inguruan surrumurru ugari, abdikatu edo ez edo zer arraiotarako behar diren etab... zezenaren azalaldean.
    Aitor barrrez zentorren dela gutxi, eta zer ote zuen ba? eta Aita Santuak esan omen du, -nahikoa dela elizarentzat homosexualak, dibortzioak eta abortoen gaietan kaka nahasten ibiltzea. Munduan askoz ere arazo larriagoei aurre egin behar zaitela eta eliza txirotasunaren, injustizien, aurka ekinean jarri behar duela. (Gustatzen zaidak Aita Santua hau norbaiten aipamena). Aitorrek Espainiako zabortegira jo eta ea libertad dijital delakoak nola hartu zuen albistea eta honako titular handi batekin omen zetorren. PAPAFLAUTAS. Orri osoa estaliz, jejejeje...
    Zuen idatzia bezain luze ez nuke idatzi nahi ta laster arte.
    Mikel.

    ErantzunEzabatu
  4. aupa bikote, lehenongo eta behin zorionak zuen blog ederraittik!!! ez dakit denporarik edukiko duzuen mezu hau irakurteko, interneten zuekin zelan kontaktatu bilatzen ibili naiz baina ez dau modurik eta azkenean bertan idaztea pentsatu dut! aste honetan (azaroak 25-30) Miguel eta Daysik aurrera daramaten proiektuari bultzada bat emateko, Ventana al Valle proiektu soziokultural komuniarioaren aldeko elkartasun astea antolatu dugu,Abadiñon proiektuari laguntzen gabiltzan euskal talde kudeatzaileak antolatu du elkarte desberdinen laguntzarekin. bertatik pasatu diren denei aste honetan eta gehienbat larunbatean egingo den jaialdira hurbiltzeko deialdia egiten gabiltza, egun handi bat eta elkarrekin ondo pasatzeko asmotan! egitarau potolo bat antolatu dugu; filmak, mahinguruak, bazkari kubatarra, kontzertu dantza kubatarrak...

    bertara hurbildu eta animatu!

    -kontaktatzeko
    contacto@ventanaalvalle.org
    -informazio gehiago
    ventanaalvalle.org

    besarkada bat,



    ErantzunEzabatu